IKASTURTE BERRIA PRESTATZEN

4 Sep

2017-18 ikasturteari hasiera eman diogu. Aurreko astean Agurianen klaretarrek duten egoitzan, Euskal Herria probintziako hiru eskoletako Zuzendaritza Taldeak, Pastoral Taldeak, Gestio eta Marketingeko taldeek topaketa egin genuen. Motorrak berotzen hasteko aukera paregabea.

Sailkatu gabea

BELABARTZE DBH 2

17 Jul

Gaur Belabartzeko kanpardian aldaketa egon da. DBH1eko taldeak DBH2ko taldeari lekukoa pasa dio. Oso esperientzi onak bizi eta lagun berri ugari egin dituzte. DBH2koak iaztik lagunak dituzte eta badakite primeran pasako dutela, hauek ilusioz beterik atera dira Ander Garcia de … Read More »

Sailkatu gabea

DONEJAKUE BIDEKO ATERPEA

5 Jul

Aurten ere Done Jakue Bideko Aterpea gure etxean uztaila-abuztuan, ongi etorriak erromesei eta Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteari.

Sailkatu gabea

IKAS-KOMUNITATEEN TOPAKETA

28 Jun

“Atzo gure ikastolak Bilbon ospatu den “I ikas-komunitate topaketa”-n parte hartu zuen. Bertara Euskal Herriko ikastetxe desberdinetik etorritako irakasle talde handia hurbildu zen. Hainbat ikerketa lana eta ikastetxen “jarduera arrakastatsuen” esperientzi interesgarriak entzuteaz gain, Ramon Flecharen hitzaldia ere entzuteko aukera … Read More »

Sailkatu gabea

BELABARTZE BATXILERGOKO TXANDA

28 Jun

Gaur Belabartzeko lehenengo txanda atera da ikastolatik. Urratseko begirale eta ikastolako ikasle ohiak diren Imanol Garcia de Eulate eta Amaia Iglesias Batxilergoko txandara joan dira. Donostiako bi ordezkari hauek ilusioz beteta eraman dute motxila. Ongi pasa!

Sailkatu gabea

Picasso eta Mondriaan gure geletan

25 Jun

  Beste urte batez, azken hiruhilekoan, bi margolari hauek ezagutu ditugu. Euren gai eta koloreak harrapatuta imitatzen saiatu gara. Lanak bakarka eta taldean gauzatu ditugu. Ilusio handia eta arduraz jokatu dugu, eta azken emaitza paregabea izan da. Pozik gaude egindakoarekin.

Sailkatu gabea

AGURAIN 2017

25 Jun

Gaur goizean LH 3-4-5 eta 6 mailako ikasle batzuk Aguraineko udalekuari hasiera eman diogu. Lagun berrien aurkezpena, taldeak egin, ingurunea ezagutu… baina batez ere primeran pasa. Aurretik aste bete dugu, udalekua oso ongi hasi da, horrela jarraituko dugula ziur gaude

Sailkatu gabea

HELDUEN DANBORRADA- SAN JUAN JAIA

22 Jun

Ikastolak eta Parrokiak helduen danborrada berri bat aterako dute 2018ko urtarrilean. Ostiral honetan, Ikastolaren aurrean dagoen saskibaloi zelaian, San Juan bezperako festa ospatuko dugu. Primeran pasako dugu eta aukera paregabea izango da danborrada berriari laguntza emateko. Parte hartzea anima zaitezte!

Sailkatu gabea

BIDE HEZKUNTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA

22 Jun

Aurreko urteetan bezala Bide Hezkuntzako marrazki lehiaketan parte hartu dute Lehen Hezkuntzako ikasleek. Aurten finalisten artean LH6ko Nora Fuentes egon da. Udaletxean jaso izan zuen bere saria. ZORIONAK!!!!!!

Sailkatu gabea

MILA ESKER BOLUNTARIOEI

21 Jun

Ikasturte hau berezia izan da ikastolarako, Ikaskomunitate bihurtu gara, eta horretarako ezin bestekoa da guztion eskuhartzea. Solasaldi literarioak, (euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz), talde elkarrelagileak, otoiztegia… Guzti hauek aurrera eramateko ezinbestekoa da boluntarioen partehartzea, Aurten gurekin aritu zaretenoi eskerrak eman nahi … Read More »