KONPROMEZU TALDEAK

22 Sep

Urtero bezala ikastolan Konpromezu Taldeak martxan jarri dira. Atzo DBH 4. eta 3. mailako ikasle talde batek, Parrokiako Caritaseko boluntarioei janaria antolatzen lagundu zuen. 

Sailkatu gabea

90 URTEZ GURE ARTEAN

17 Sep

Gaur Diaro Vascon, misiolari Klaretiarrak Donostian orain dela 90 urte etorri zirela gogoratzen digute. Gaur egun Claret ikastola eta Mariaren Bihotza parrokiako lana animatzen jarraitzen dute, mila esker urte hauetan egin duzuen lanagatik.

Sailkatu gabea

AGURAINGO EBALUAKETA

17 Sep

Atzo arratsaldean Aguraingo begiraleek ebaluaketa egin genuen. Haurren azken eguneko ebaluaketa eta begiraleen ebaluaketak entzun eta gero, udalekua primerakoa izan zela ezin dugu ukatu. Lasai, datorren urterako eguraldi ona eskatu dugula. Urriaren 6tik aurrera Urrats Astialdiko taldearekin hasiko gara, Anima … Read More »

Sailkatu gabea

LEHEN EGUNA

8 Sep

Gaur ikastolako lehen eguna, aurkezpenak, lagun berriak ezagutzeko momentua, ikasturtearen martxa azaldu, eta talde dinamika desberdinak gelakoen harremanean sakontzeko. Egun desberdin bat baina benetan garrantzitsua ikasturtea ongi hasteko.

Sailkatu gabea

IKASTURTE BERRIAREN HARRERA

8 Sep

Gaur goizean sorpresa bat aurkitu dugu ikastolako sarreran, Ikas komunitatea osatzen dugun ikasle eta irakasleen izenak sarreran azaldu dira. Famili bakoitzeko ordazkari bat zegoen bertan eta denok elkarrekin ikasturte berria hasteko ilusioz beterik gaudela argi ikusi da.

Sailkatu gabea

1×1 MARTXAN JARTZEN

6 Sep

Gaur irakasleak ikasle bihurtu gara. Aurten 1X1 martxan jartzen dugu DBH 1 eta 2 mailetan, ikasle bakoitzak bere Chromebooka izango duelarik, baina gainerako irakasleek ere Classroom erabiltzen hasi gara. Jose Luis Muñoaren eskutik zalantzak argitu ditugu. Mila esker!

Sailkatu gabea

IKAS KOMUNITATEEI BURUZKO FORMAZIOA

5 Sep

Gaur goizean ikastolako irakasleak ikas komunitateei buruzko formazio topaketa batean parte hartu dugu Euskal Unibertsitateko Magisteritzako eskolan. Bertan Rocio Garcia Carrionek Ikaskuntza Dialogikoari buruz hitzaldi bat eman du eta Patricia Melgarrek Biolentzia Prebenitzeko Eredu Dialogikoa azaldu digu. Tartean Pedro Mª … Read More »

Sailkatu gabea