Izaera

8 Sep 2014

 

Eginkizuna

Donostiako Mariaren Bihotza ikastola kristau ikastola claretiarra da. Gure hezkuntza jardueraren giltzarriak Ebanjelioko baloreak eta gure herriaren aldeko zerbitzua dira, euskal kultura, D ereduan eskainiaz eta maitasunean zerbitzatzeko jarrera bultzatuz.

Gure helburu nagusiak  ikasleen garapena eta hazkuntza integrala dira. Bi urtekin hasi eta Derrigorrezko Hezkuntza amaitu arte, ikasleak askeak izan daitezen lortu nahi da, besteekin eta besteentzat, ebangelioaren baloreetatik, bizitzako erronkei eta gizarteari erantzun pertsonala ematen jakin dezan ikasleen gaitasuna ahalbideratuz.

Gure formakuntzaren oinarriak ikaslearekiko  askatasuna eta errespetua dira, ikaslea baita hezkuntzaren protagonista. Hau guztia gauzatzeko lan talde motibatu eta formatu bat dago, familiekin elkarlanean diharduena , giro atsegin, hurbil eta konfiantzakoa sortuz, hezkuntza pertsonalizatua lortu nahian.

 

Ikuskera

Eginkizunean jasotako eta eginiko hezkuntza eskaintza bideratu etengabeko hobekuntza bilatzen duen kudeaketa eredua aplikatuz eta gure eginkizuna kalitatez burutzeko behar ditugun baliabideak erabiliz.

Harreman aberats eta hurbilak dituen ikastola izan; bertan kide guztiak hezkuntza jardueraren orientazio eta kudeaketan elkarlanean ariko dira.

Familiekin bat ariko da lanean, familia baita seme-alaben hezkuntzaren arduradun nagusia.

Lan talde kualifikatu, ilusionatu eta formatu bat sortu, momentuko erronkei aurre egin, gertaerak aurreikusi eta, etengabe egokitu eta birziklatuz ariko dena.

Ikasleei arreta pertsonalizatua eman.

Jakintza berriekin,(hara nola, teknologia ala irakurketa sistema berriak: ikus-entzunezko eta informatikoa), konprometitua dagoen eskola.

Fede hezkuntzan eta kristau baloretan zentratua.

Ikastola solidarioa, behartsuekin ardura azaltzen duena.

 

Baloreak

Profesionaltasuna : bere egitekoa gaitasun nabarmenez eta gogoz betetzen duten pertsonak.

Arduratasuna: kontu eta arreta bereziaz jokatzen dute egin, esan eod erabakitzen duten orotan.

Errespetua: begiramenez, arretaz eta gizalegez jokatzen dute.

Jakin-nahia: hezkuntza erronka berrien aurrean irekiak eta gogotsuak.

Gizatasuna: lagun-hurkoarenganako sentiberatasun handiz.

Esku hartzea / inplikazioa: helburu bera lortzeko elkarri lagundu eta parte hartzeko prest, gaitera ardura bereganatuz.

Taldean aritu: gainontzekoekin koordinatuz bere lana bete eta ardurak onartzn dituzte.

Claret hezkuntza programa

Claret ikastolako hezkuntza proiektua

Claret ikastolako barne araudia

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude