Historia

8 Sep 2014

 

Kronologia laburra

1920an Claretar Misiolarien Ikaskuntzaren hastapenak “Koruko Andra Mari Euskal Eskolan.

1924an Campanario kaleko Euskal eskolak utzirik, Groseko S. Frantzisko kaleko eskolan.

1927an “Corazón de Maria” ikastetxe berriko gelen inagurazioa.

 

ikastola mariaren bihotza

ikastola mariaren bihotza

ikastola mariaren bihotza

 

1927tik 1982 arte “Corazón de Maria” Ikastetxean oinarrizko eta goi mailako irakaskuntza gazteleraz.

1970an Parrokiaren babesean Mariaren Bihotza Ikastola sortu zen Claretiar eta ikasleren gurasoei esker.

1980ean Ikastolaren integrazioa  Ikastetxean. Bi eredu elkarrekin izango dira urte batzuetan.

 

alumnos ikastola mariaren bihotza

alumnos ikastola mariaren bihotza

alumnos ikastola mariaren bihotza

 

1986-87 ikasturtean gela guztiak D eredukoak izango dira.

1988an  Ikastolako alderdi pedagogikoa zuzendaritza sekular baten eskuetan.

1993-94 ikasturtean 2 urteko gelaren irekiera.

 alumnos ikastola mariaren bihotza alumnos ikastola mariaren bihotza alumnos ikastola mariaren bihotza

 

1998-99 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza  osoaren ezarpena.

Milurte berriaren hasieran, gure Ikastola, txikia baina hurbila, benetako komunitate hezitzailea da: Claretar misiolariak, gurasoak, irakasleak eta lankide guztiak orokorrean, elkarbanatutako misioan, heziketak gaur egun dituen erronkei erantzuna ematen saiatzen dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude