Ikastola

8 Sep 2014

 

Nortzuk gara: 

Klaretar eta kristaua den eskola

– Burutzen ditugun jarduera guztietan gizakiaren ikuspegi kristaua agertzen dugu.

– Hezkuntza osoa sustatzen dugu, ondoko baloreak lehenesten ditugula:

  • Bakea eta zuzentasunarekiko konpromisoa.
  • Tolerantzia.
  • Hirugarren Munduko eta baztertuekiko sensibilitate eta solidaritatea.
  • Gizabidezko jokabide eta elkarbizitza ohiturak.
  • Fedezko bizitza.
  • Aisialdian eta denbora librean zehazten den bizitza osasuntsua.
  • Naturarekiko begirunea.

– Hezkuntza Komunitatea osatzen duten estamentu guztiei fedea bizitzeko eta heziketarako plataformak eskaintzen dituen Kristau Elkartea sentitzen gara.

Ondokoetan oinarritutako hezkuntza estiloarekin

– Prestakuntza intelektual serio eta zorrotza.

– Ikaslea bere heziketaren protagonista, irakasleak prozesu horren animatzaileak eta gurasoak oinarrizko hezitzaileak direla onartuz.

– Ikasleen banakako jarraipena eta bokazio orientabidea.

Non hezkuntza oinarriak diren

– Banakako irakaskuntza, ikasle guztiak kontutan hartzen dueña, bereziki behar gehien dituztenak.

– Pedagogia eraginkorra.

– Metodologia berriztatzaileen aldekoa, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT).

Eta funtzionamendu eredu parte hartzailea sustatuz:

– Ikastetxearen funtzionamendu egokirako Hezkuntza Komunikate guztiaren esku –hartzea funtsezkoa dela onartuz.

– Komunitatea animatuz eta kide desberdinentzat esku-hartze bide aktiboak eta arduratsuak erraztuz.

Murgilduta gauden gizartearen zerbitzura

– Gure bizilekuaren errealitatearen ezaguera bultzatuz: hizkuntza, ezaugarriak, cultura, ohiturak…

– Gure gizartearekiko zerbitzu ohiturak piztuz.

Heziketa osoa

– Ikasle bakoitzari garrantzia eman, bere berezitasun eta beharrei erantzunez: banakako irakaskuntza, inklusibitatea, aniztasunaren trataera jasoaz.

– Ikaskuntza oinarri duen hezkuntza-jarduera.

– Gaitasunak gune duen heziketa / Adimen anitzak.

– Eremu guztietan gaitasun espirituala eta ebajelizazio jardueraren presentzia.

– Tutoretza-jarduera egituratua eta guztientzat egokia.

– Banakako bokazio laguntza kristaua.

– Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan Informazio eta Komunizio (IKT) erabilera.

– Hizkuntzen ikaskuntza eraginkorra: euskara, gaztelera, ingelera eta frantsesa (hautazkoa).

Heziketa berriztatzailea

– Ulermen proiektuak.

– Adimen anitzak.

– Pentsamendu trebetasunak.

– Talde elkarreragileak.

– Tailerrak gelan.

– Ikaskuntza kooperatiboa.

– Mapa mentalak.

– Informatika gelan.

– Ezagueraren kudeaketa.

Misio partekatua

– Hezitzaile guztien aldetik gure Idearioren baloreetan prestakuntza, onarpena, esku-hartzea eta erabilera.

– Guztion esku-hartzea.

– Bakoitzak bere erantzukizuna onartuz.

– Guztion arteko kalitatezko harremanak.

– Irakasle eta ez-irakasleen etengabeko prestakuntza.

– Talde lana.

– Ebanjelizaziorako begirale eta agente sekularren sustapena.

– Hezkuntzarekin zerikusia duten hainbat erakundeekin harramanetan.

– Familiekin gertuko harremanak.

– Familien kristu eta giza prestakuntzari erantzuna emanez (SIEP).

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude