Hezkuntza Eskaintza

10 Sep 2014

 

Mariaren Bihotza ikastola, kristau ikastola da.

Donostiako Claretar misiolariek zuzentzen dute. Claretarrek eta elkarbanatutako misioan, bertan lan egin eta laguntzen duten gainontzeko sekularrekin batera, euren xedeak( Ebanjelioari zerbitzua eta gure jendearen heziketak),  aurrera egin dezan, elkarlanean dihardute. Hezkuntza komunitateak familiekin batera egiten du lan, giro atsegin eta hurbilean, konfiantza handiko giroan, eta heziketa pertsonalizatua indartuz. Nortasun ezaugarri hauek abiapuntutzat harturik, ikasleen osoko heziketa garatu nahi du, Bigarren Hezkuntza amaitu arte. Gure helburu nagusia, ikasleak pertsona heldu, aske eta arduratsuak izan daitezen da. Honela izateko, ikasleak euren historiaren protagonista izatea nahi du, euren bokazioa eta lanbidea topatzeko gauza izango diren pertsonak. Ikastolak gure herriarekin bat egiten du, bereak dituen hizkuntza zein kultura propioarekin identifikatuz, eta hauekiko maitasuna eta zerbitzua landuz.

Giza-baloreetan: justizia, bakea, tolerantzian, hezi nahi ditugu. Halaber kristau baloreetan pertsona osasuntsu, tolerante eta elkarrizketaren aldekoak izan daitezen nahi dugu, bizitzea egokitu zaien garaia konpartitu eta konpromisoak hartzeko gai izan daitezen. Hezkuntza Proiektuaren barruan nabarmena da pastoral proiektua. Fedearen aitortza, urteroko kanpainak (Claret, Eguberria, Hirugarren Mundua, Bakea, Maria) gure ikasleen hazkuntza indartzen dute, ikuspegi irekia lor dezaten datorkien errealitateari aurre egiteko.

Gure lana eproyecto educativo mariaren bihotzaz da gelan bukatzen, ez da gelara mugatzen. Eskolar ordutegitik at, hezkuntza proiektua osatzen duten beste ekintza batzuk eskaintzen dizkiegu ikasleei: Ingelera, Musika,  Eskolania, Euskal dantza,  Kirola,  Katekesia, Udaleku… Gure ikastola, bere ezaugarri guztiekin, bizi ditugun garaietara egokituta dago. Etorkizunera ilusioz begiratzen du,konfiantza handiz. Ikastolako partaide guztiak (claretar, guraso, irakasle, ikasle, hezitzaile eta pertsona oro) harro gaude benetako komunitate hezitzailea izateagatik, Donostiako familia askorekin batera, euren seme-alaben heziketan lana egiteagatik.

proyecto educativo mariaren bihotza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude