UDABERRIKO LEHIAKETA MATEMATIKOA

Aurreko urteetan bezala, aurten ere LH5 eta LH6. mailetako ikasleek Matematika Lehiaketan parte hartu dute. Apirilaren 27an Leioako EHU-ra hurbildu eta han eman  genuen goiza kalkulu eta zenbakien artean. Gustora eta gure diploma eskutan hartuta Claret Askartza bisitatu genuen. Bukatzeko indarrak berreskuratu genituen elkarrekin bazkaltzen.