TALO TAILERRA

Gaur, abenduak 4, Haur Hezkuntzako ikasle eta gurasoentzat “talo-tailerra” antolatu dugu.

Haurrek taloa nola egiten den ikusi eta ikasi dute. Txistorra frijitu dute eta azkenik  poz-pozik jan.

Gurasoak ere gerturatu dira.

Mila esker esku-hartu duzuen guztiei!