Pertsona berrientzako klaretar izaeraz formazioa: 2. elkarbizitza

Azaroak 25 eta 26, ostirala eta larunbata, Aguraingo Klaretar Anaidian, gure ikastetxeetan sartu berriak diren pertsonentzako bigarren formazio jarduera eta elkarbizitza garatzen ari gara.

Claret Askartza: Mikel Agirre, Irantzu Basterretxea, Maria Larrea, Sheila Lopez, Estitxu Martin, Izaskun Perez, Ana Reigosa eta Iker Saenz.

Claret Ikastola: Ainhoa San Martin eta Elisabet Vazquez.

Claret Larraona: Miguel Idareta, Maite Izurdiaga eta Leyre Palau.

13 parte hartzaileek, funtsezko bi multzo tematikoetan sakontzen ari gara: Hezitzailearen pertsona, Deustuko Unibertsitatean irakaslea den Tomas Fañanasek landuta; eta Klaretar Ikastetxea, hiru zentroetako zuzendari orokorra den Aitor Kamiruagak azaldutakoa.

Ostiralean, goizeko 10:00etan hasi gara otoitzarekin; eta jarraian azalpenak, talde lanak eta aurkezpenak landu ditugu. Aisialdiko momentuek gehiago eta hobeto ezagutzeko laguntzen digute, eta horrela Claret familia-lokarriak sendotzen ditugu. Lan ederra!imgp4772 imgp4765