Kristau Hezkuntzarako Sektorearen VII Topaketa

 

Familia eta Eskola, elkarrekin heziz. Oso erakargarria den izenburu honekin eta Joxe Amiama Ibarguren laguntzaz, azaroaren 10ean, larunbata, Aguraingo gure klaretar anaidian Sektore Topaketa ospatu dugu.

Sektore Topaketa bi urtetan behin burutzen da eta 2006. urtean hasi zen. Aurreko topaketetan hurrengo gaiak landu izan ditugu: pedagogia berrikuntza, Jesus Mararurirekin; ikaskuntza dialogikoa, Ramon Fecharekin; eskola eraginkorrak, Javier Murillorekin; eskola eraberritzailea, Montserrat del Pozorekin; hezkuntza pertsonalizatua, Carmen Labradorekin; eta hezkuntza emozionala, Patricia Melgarrekin.

Aurtengo saioan familia eta eskolaren arteko harremanak bildu gaitu. Bertan hiru zentro eta talde desberdinetako  hezkuntza komunitateetako 40 kide elkartu gara: Claret Askartza, Claret Ikastola eta Claret Larraona.

Ezinbestekoa izan dugu Joxe Amiamaren laguntza, psikopedagogia doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean; didaktika eta antolakuntza saileko irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatean; eta Bigarren Hezkuntzako Masterraren zazpi espezialitateen akademiko batzordearen kidea eta Practicum-eko koordinatzailea.

Goizeko bi lan saioetan, Joxe Amiamak teoria azalpenak eta proposamen zein iradokizun praktikoagoak konbinatu ditu. Senideen arteko bazkari ostean hirugarren teoriko gaia lantzeko beta izan dugu, galdera eta argibide egokiekin. Probetxuzko jardunaldia.

Eskerrik asko guztioi eta animo gure lanean.