Kristau Hezkuntzarako Sektorearen VI Topaketa

Hezkuntza emozionala, harremanak elkarrekin izateko era. Oso erakargarria den izenburu honekin eta Patricia Melgar Alcantuden laguntzaz, azaroaren 5ean, larunbata, Aguraingo gure klaretar anaidian Sektore Topaketa ospatu dugu.

Sektore Topaketa bi urtetan behin burutzen da eta 2006. urtean hasi zen. Aurreko topaketetan hurrengo gaiak landu izan ditugu: pedagogia berrikuntza, Jesus Mararurirekin; ikaskuntza dialogikoa, Ramon Fecharekin; eskola eraginkorrak, Javier Murillorekin; eskola eraberritzailea, Montserrat del Pozorekin; etahezkuntza pertsonalizatua, Carem Labradorekin.

Aurtengo saioan hezkuntza emozionalak bildu gaitu. Bertan hiru zentro eta talde desberdinetako  hezkuntza komunitateetako 70 kide inguru elkartu gara: Claret Askartza, Claret Ikastola eta Claret Larraona.

Ezinbestekoa izan dugu Patricia Melgaren laguntza, pedagogia doktorea, Bartzelonako Unibertsitatean; pedagogia departamentuko irakaslea, Gironako Unibertsitatean; eta CREA Ikerketa Zentroaren kidea.

Goizeko bi lan saioetan, Patricia Melgarek teoria azalpenak eta proposamen zein iradokizun praktikoagoak konbinatu ditu. Senideen arteko bazkari ostean elkarrizketarako beta izan dugu, galdera eta argibide egokiekin. Probetxuzko jardunaldia.

Eskerrik asko guztioi eta animo gure lanean.imgp4725 img_6147 img_6149