JAIALDI SOLIDARIOA

Igandean ikastola eta parrokia elkarrekin Solidaritate Jaia ospatu genuen. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere jende asko giro onean elkartu ginen. Eukaristia, jolasak, bazkaria, bingo solidarioa eta txokolatada. Primeran pasa genuen, baina Camerungo Kosalako proiektuari bultzada handi bat eman genion guztion laguntzarekin.Esker bereziak eman behar ditugu ikastolako Gurasoen Elkarteari, Urrats taldeari, Procladeri eta katekisten taldeari antolakuntzan egin duten lanagatik. Beste alde batetik Donostiako zenbait enpresek ere laguntza eman dute; Galtzalda Nagusiko Eroski, Gasca, Oiartzungo Alcampo, Feguiapa, Panchito, Mavertane, Oñati Taberna, Estudio Arizmendi eta Gurasoen Pala Txapeltekoen partaideak. Mila esker guztioi!

IMG_4430 IMG_4436 IMG_4448 IMG_4540 IMG_4581