JAIALDI SOLIDARIOA

Martxoaren 12-18 bitartean,  ikastolan  “Egiazko zoriona ez da diruz erosten” lemapean, Solidaritate Astea ospatuko dugu. Martxoaren 18an, igandea, Jaialdi solidarioa egingo dugu, bertan parte hartzera gonbidatuak zaudete eta bazkarirako txartelak martxoaren 15a arte ikastolako eta parrokiako idazkaritzan eros daitezke. Solidario izateko aukera berri bat.  Anima zaitezte parte hartzera!