JAIALDI SOLIDARIOA

Gaur ikastolan Jaialdi solidarioa egin dugu, eguraldiak ez du lagundu, baina ikastola eta parrokiak osatzen dugun elkarteak oso solidarioa dela erakusteko aukera izan du. Goizean eukaristia, gero jolasak, bazkaria, bingo eta Jolas solidarioa egin dugu. Jacalito proiektuaren alde diru bilketa egin dugu, baina denak elkarrekin pasa dugun eguna ere primerakoa izan da. Eskerrik asko