INGELERAKO ELKARRIZKETA LAGUNTZAILE

Azken asteetan DBh 4. mailako ikasleek elkarrizketa laguntzaile berri bat izan dute ingeleseko klaseetan. Bere izena Tyann da eta Idahotik etorri da. Elkarrekin “Basque in the USA” izeneko proiektua egin dugu, Estatu Batuetan Euskal kultura duen presentzia ezagutuz. Bai bitxia beraien aurkikuntzak!!