Inauteri festa

Urtero bezala DBHko 4.mailako ikasleek inauteri festa antolatuko dugu, gure gurasoen laguntza dela medio. Festa hurrengo otsailaren 13an,ostirala, ospatuko da,ondorengo egitarauarekin:

20:00tan PARTE HARTZAILEEN ETORRERA. Arropa zaintza zerbitzua egongo da. Mozorro lehiaketan izena emateko momentua izango da.

20:15etatik 21:15etara MOZORRO LEHIAKETA. Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu! Mozorro hoberenarentzat, originalarentzat… aipamen berezia egongo da. Denbora baldin badago, afariaren aurretik hainbat jolas prestatuko ditugu. Eta bitartean, gurasoentzat, pintxopotea!

21:30etatik 22:30etara. AFARIA

22:30etatik 23:30etara BINGOA opari izugarriekin, eta 23:30etatik 00:30etara DISKOFESTA.

Izena emateko epea: otsailaren 2tik, otsailak 10arte izango da.