IKASTURTEA PRESTATZEN

Hiru hezkuntza-zentroetako taldeak, Claret Askartza, Claret Ikastola eta Claret Larraona, Agurainen bildu dira, 2018/2019 ikasturtearen atarian.
Abuztuak 29, Euskal Herria Probintziako Gobernu Probintziala, bere hezkuntza-zentroetako ebanjelizatzaile lanean aritzen diren Taldeekin batera, –Titular Taldea, Zuzendaritza Taldeak, Probintziako Pedagogia Taldea, Pastoraltza Taldeak, Marketin Taldea eta Kudeaketa Taldea– Agurainen bildu egin ziren bere zentroen ebanjelizatzaile lanaren inguruan sakontzeko, 2018/2019nikasturterako Gobernu Probintzialaren azpimarratzeak aurkezteko, eta elkarrekin fedea ospatzeko.
Goizaren lehenengo zatia hezkuntza-zentroen misio konpartituari buruzko hausnarketa elkar banatu zen. Atsedenaldiaren ostean, Mateo Larraurik, Nagusi Probintziala, talde desberdinek egindako aurreko ikasturteren ebaluazioak kontuan izanda Gobernu Probintzialak ikasturte honetarako Probintziako Taldeei proposatzen dizkie lehentasunak aurkeztu zituen. Aurkezpen honen ondoren, ikasturte honi begira informazio garrantzitsu desberdinak azaldu ziren eta, jardunaldia bukatu zen Hitza entzuten eta fedea konpartitzen duen komunitate sinestedun eginez.