IKASTURTE HASIERAKO GOGARTE EGUNA

Larunbatean, Agurianen, Klaretar Familiaren kurtso hasierako gogarte eguna ospatu genuen. Topaketa egun bat izan zen, Carlos Sanchezek bere hitzaldia eskaini zigun eta Jesus Ros-en apaizkuntzaren 50. urteurrena ospatu genuen. Klaretar familian Euskal Herriko leku desberdinetan aritzen garen lagunekin topo egiteko eta ikasturteari hasiera emateko modu ezin hobea.