Ikas komunitatea

Ikas komunitatea helburu bikoitza duen ikastetxea da, alde batetik ikasle guztien eta bakoitzaren emaitza onenak lortzea da eta bestetik ikastola osatzen dugun pertsona guztien arteko elkarbitzitza hobetzea da. Bi helburu hauek lortzeko Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuetan oinarritutako eraldaketa desberdinak egin behar dira.

Hezkuntza Jarduera Arrakastatsu hauek unibertsalak dira, hau da, testuinguru desberdinetan, hezkuntza mailan, emaitza onenak ematen ari dira eta honetaz gain nazioarteko erakunde zientifikoak bermatzen ditu..

Ikastolan Hezkuntza Jarduera Arrakastatsu desberdinak martxan ditugu ikastolako maila guztietan: literatur solasaldiak, solasaldi musikalak, solasaldi pedagogikoak, talde elkarreragileak,..

Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak elkarrekintza eta elkarrizketan oinarrituta daude, ikastola osatzen dugun pertsona guztien artean.