HELDUEN DANBORRADA

MARIAREN BIHOTZA -CLARET danborrada lehen aldiz aterako da urtarrilaren 20an Gros auzoan zehar. 100 kide baino gehiakok hartuko dute parte: Claret ikastolako guraso, irakasle eta  ikasle ohiak, Urratseko begiraleak ,Mariaren Bihotza Parrokiako kideak,  auzokideak eta lagunak.  Hasi dira lehen entseguak eta dena primeran ateratzen ari da Danborradako Komisioakoak diren Claret Ikastolako gurasoak  eta Parrokiako kideak egiten ari diren lanari esker.