Euskara ikastaroa

Ikasturtean zehar gurasoei zuzenduta dauden euskarazko ikastaro bereziak antolatzen dira. Euskararen Udal Patronatuak ikastaro hauek bultzatzen eta laguntzen ditu, HABEren, Donostiako euskaltegien eta ikastetxeen lankidetzarekin. Helburua, guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea da.

Iraupena: 60 ordu / 120 ordu, urria-ekaina

Erritmoa: 2 / 4 ordu astean

Ordutegia: astearte eta asteazkenetan