Gertukoa

Claret ikastola ikastola txikia eta hurbila da, honek ikastola osatzen dugun pertsona guztiak elkar ezagutzeko aukera dakar eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko aukera handia ematen duena.

Gure ikastolak duen kokapenarengatik auzoko eta auzorako ikastola da, oso erraz iristen da bertara eta ateak irekiak ditugu gu ezagutu nahi duen guztiarentzat.

Ikastolan giro familiarra dago eta bertako giroa oso polit, atsegin eta hurbila da.

Ikasleekin eta familiekin gertutasun hau modu desberdin askotan jorratzen dugu: tutoretza plan osatua dugu, Educamos plataformaren bidez komunikatzen gara, ikasturtero bi guraso bilera egiten ditugu, urrian eta otsailean, HH eta LH informeak banaka ebaluazioro ematen zaizkie gurasoei

Ikastolan behar berezia duten ikasleekiko sentsibilitatea handia dago eta baina hauen familiekiko ere.

Ikas komunitate bilakatu garenetik familien presentzia eta parte hartzea asko zabaldu da ikastolan martxa ditugun talde mistoen bidez hauetan langile, guraso eta ikasleen presentzia dago eta denen artean aurrera eramaten ditugu ezarritako helburuak