GAITASUN HANDIKO IKASLEAK

Aste honetan ikastolan elkartu gara familiak eta hezitzaileak gaitasun handiko ikasleei buruz hitz egiteko. Ikasi Akademiatik etorritako Maider Beldak eta Eduardo Gómezek ideiak argitu eta ikasle hauekin lan egiteko pistak eman zizkiguten. Familien hotsak ere garrantzitsuak izan ziren; kezkak, beldurrak…Horretan lagungarria izan zen Vickyren esperientzia entzutea. Eta Ana Cortazarrek Mariaren Bihotza ikastolan egiten den lana aurkeztu zigun. Zalantzarik gabe entzundakoak oihartzuna izango du gure lanean. Mila esker denoi!12717786_1026356114074263_2999773559836777788_n