mariaren_bihotza_ikastola_noticia

Familia Katekesia

 

“Familia Katekesia” deitzen diogunari buruzko informazioa ezagutarazi nahi dizuegu Mariaren Bihotza Parrokiatik.

1. Ekimen hau Gros Pastoral Barruti osoan eramaten da aldi berean eta modu berdinean, hau da, Gros auzoko S. Inazio, S. Pio X eta Mariaren Bihotza parrokietan.

2. Zortzi urte daramatzagu modu honetan antolatzen eta hau izango da bederatzigarrena, beraz, 2014-2015 ikasturterako Katekesiko lehen Mailan izena ematera zoazten haur guztiei eragingo die.

3. Izenak dioen bezala –Familia Katekesiagurasoek oinarrizko papera izango duzue katekesi modu honetan: zuek izango zarete lehendabiziko arduradunak zuen seme-alabak fedearen kristau hasieraren lanean laguntzeko.

4. Horretarako, hilean behin bilduko gara zuekin, zuen parrokian, seme-alabekin etxean hilabetean zehar egin beharko duzuen lana jakinarazteko.

5. Izena emateko, parrokiako bulegotik pasa beharko duzue Irailaren 9 eta 20a bitartean, astelehenetik ostegunera 17:30tatik 19:00ak bitartean.