Estimulazio goiztiarra

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA, bi eremuetan lantzen dugu:

  • ADIMEN BITSAK

Glenn Domanek definitzen zituen: “informazio unitateak dira, haurrei eskainiak irudi handi, argi eta ondo zehaztuekin, ikus zein entzun estimuluetan  aurkezten dira ahozko informazioaz lagunduta bai daude.

Bits hauen bitartez, adimenaren garapenean laguntzen da, arreta indartzeko egokia da, hiztegia aberasten du, ikusmen nahiz entzumenaren garapenean  laguntzen dute, memoria gaitasuna handitzen du, e.a …

  • PSIKOMOTRIZITATE ZIRKUITUA

Estimulazio goiztiarra 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera multzo bat da, haurrek jarraitzen dituzten garapen jarraibideetan oinarritua, baita beren adimena, motrizitate eta pertsonalitatearen garapena laguntzeko erabiltzen diren teknikak ere.