Donostiako eguna

Urtero bezala garai hauetan ikastolan donostiarrentzat hain berezia den jaia prestatzen ari gara, danborrada.

Gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Eguna:       urtarrilaren 16a, ostirala

Ordua :     16:10ean

Bertan gure danborren hotsak entzungo dira jaiari hasiera emanez.

Ikasleek galtza bakeroak, kamiseta zuria, zapi urdina eta mantal zuria ekarri behar dituzte. Kanpora ateraz gero, txamarra jantzita eramango dute.

Danborra eta makilak, berriz, astearterako, urtarrilak 13, ekar ditzatela.

San Sebastian egunean gure haurrek Donostiako kaleetan zehar danborra jo baino lehen, elkarrekin ospatuko dugun mezara ere gonbidatu nahi zaituztegu. Ospakizuna goizeko 9:00etan izango da.