Jangela

 

Gure jangelako zerbitzuak bi asmo ditu:

  1. Beharra duten familiei zerbitzu bat eskaintzea.
  2. Gure ikasleentzat beste eremu hezitzailea izatea.

Bigarren asmo hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu eta emaitza hobeak jasotzeko proiektu txiki bat egitea beharrezkoa ikusi dugu.

Heziketa programa bat aplikatzen dugu eta  momentu hauek antolatuak ditugu: alde batetik bazkaltzeko ordua bera dugu eta bestaldetik aisialdirako tartea (txikien kasuan lotarako ordua).

 

 

Gure jangelako hornitzailea Gasca enpresa da.