Pastoraltza

  • Claret ikastolan hezkuntza-komunitateak mezu kristaua behar bezala ezagutzea nahi dugu, beren bizitza pertsonal, familiar eta sozialean erreferentzia modura erabili ( ahal) dezaten.
  • Nazareteko Jesusek eskaintzen duen  erlijio-proposamenak harrera ona izatea eta pertsona kritikoak, arduratsuak eta egungo munduarekin konprometituak izaten lagun gaitzala lortu nahi dugu.
  • Ikasleei kristau  fedearen edukien sekuentzia bidezko prestakuntza eskaintzen diegu, ikasle horiek gure itxaropenaren arrazoirako gaitzeko, eta fede eta kulturaren elkarrizketarako gaitasuna izan dezaten.
  • Heziketa esparru guztietan, Errealitatearen azterketa kritikoa sustatzen dugu, eta eremu guztietatik, erreferentzia modura Ebanjelioa eta Elizaren doktrina izanik.
  • Beste kultura eta erlijioen arteko ezagutza, errespetua eta elkarrizketa sustatzen dugu.
  • Helburu hauek lortzeko ekintza hauek egiten ditugu bereiziki: ospakizunak, kanpainak, otoiztegiak, erlijioko klaseak, Urrats Taldea (asti aldia), udaleku eta kanpamenduak, katekesiko taldeak, konpromiso taldeak, helduentzako pastorala…

pastoral@claretikastola.eus