Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza 6 – 12 urte bitarteko etapa da. Haur Hezkuntzan hasitako ikas komunitateetako hezkuntza jarduera arrakastatsuei jarraipena ematen diegu. Etapa honetan oinarrizko ikaskuntzak finkatu, eta haurraren nortasuna zein heldutasun maila garatzen dira, euskal kultura eta euskarari garrantzi berezia emanez.

Honetarako, beste batzuen artean ditugu:

  • Gertutasunean oinarritutako tutoretza eta orientazioa
  • Elkarlana bultzatzen duen metodologia: talde elkarreragileak, berdinen arteko tutoretza, ikasketa kooperatiboa,..
  • Proiektuetan oinarritutako lanak arlo desberdinetan
  • Eleaniztasuna. Natur – Science arloa ingelesez
  • Teknologia : LH 5. mailatik gora ikasle bakoitzak bere ordenagailua du lan tresna gisa.
  • Zientziagunea: laborategiko ikerketa sistematikoak