CLARET GARA

Abenduak 16, ostirala, Claret familiaren eguna izan da. Gure hiru hezkuntza zentroetan, Claret Askartza, Claret Ikastola eta Claret Larraona, Hezkuntza Komunitatearen gure partaide izatea keinu berarekin azaldu nahi izan genuen: gure CLARET izenaren silueta bete familia garen eta sentitzen garenon argazkiekin.

Egunean zehar, ikasleak, zentroetako pertsonala, familiak eta laguntzaileak prestatutako kartelen aurrean pasa ziren. Pixkanaka-pixkanaka, silueta huts haiek edukiaz betetzen ziren, zentroak osatzen ditugunon pertsonen aurpegiekin. Argazkiak azaldu nahi zuen norberak jartzen duela bakoitza dena, bere pertsona, Hezkuntza Komunitatea eraikitzeko asmoz. Gure helburua, laguntzea da guztiok eta bakoitzak bere osotasunean Jainkoak sortutako antz eta irudi izan gaitezen.

Eskerrik asko elkartutako familia izateagatik. Eta gogoan izan beti: CLARET zentroetan, protagonista ZU zara.