Pastorala

ERRAMU IGANDEA

Familia guztiak elkarrekin Erramu Igandea ospatu dugu, Aste Santuari hasiera emateko modu hoberena

JAIALDI SOLIDARIOA

Jaialdi Solidarioan parte hartu zenuten guztiei eskertu nahi genizueke zuen laguntza. Egun eder bat ospatzeko aukera izan genuen, Indiako lagunak lagundu genituen, baina batez ere familia giroko festa bat izan zen, familia solidario bat. MILA ESKER!   ARGAZKI gehiago

LAMPEDUSAKO GURUTZEA GROSEN

Mediterraneo eta Kantauri itsasoak elkarturik, guztiok milaka errefuxiatu bizitzen ari diren  egoeraren aurka elkarturik. Atzo, danborren hotsen bitartez, munduko herrialde guztientzako justizia, berdintasuna eta bakea eskatu genituen   Argazki gehiago  

LAMPEDUSAKO GURUTZEA

Lampedusako gurutzea gure artean egon da gaur goizean. Otoitza baten bitartez, ozekin oihu egin dugu, nahikoa dela XXImende honetan hainbeste pertsona gudagatik eta Europan sartzeko ahaleginetan  hiltzea. Guk bertaratzen diren errefuxiatuei harrera abegikorra egiteko konpromezua hartzen dugu.

JAIALDI SOLIDARIOA

Martxoaren 12-18 bitartean,  ikastolan  “Egiazko zoriona ez da diruz erosten” lemapean, Solidaritate Astea ospatuko dugu. Martxoaren 18an, igandea, Jaialdi solidarioa egingo dugu, bertan parte hartzera gonbidatuak zaudete eta bazkarirako txartelak martxoaren 15a arte ikastolako eta parrokiako idazkaritzan eros daitezke. Solidario...

HAUSTERRE EGUNA

Inauteriak atzean utzi ditugu. Gaur, Hausterre Eguna, Garizumari hasiera ematen diogu, bihotz berritzeko eta Pazkoa  prestatzeko garaia

BOKAZIO ASTEA

Aste honetan, gure biziari eman nahi diogun zentzuari buruz hausnartzen aritu gara. Horretarako, DBH3. eta 4. mailetan Luisen (jesuitar nobizioa), Iñakiren (seglarra eta Procladeko langilea), Ioritzen (Loiola Etxeko arduraduna) eta Hasamen (Loiola Etxeko bertakoa) testigantza ezagutzeko aukera izan dugu. Mundu...

MAKILLAJEZKO FAMILIA TAILERRAK

Beste urte batez Hezizerb, Proclade eta Ikastolako Pastoral Taldearen eskutik Familia taileerrak ospatu ditugu. Aurten bidezko merkataritza zertan datza eta bertako gaiak erabiliz, inauteriko makillajezko tailler bat egin dugu. Inauteriak prestatzeko modu solidario eta dibertigarria.

HAUR MISIOLARIEN EGUNA

Gaur, urtarrilaren 28a, Haur Mmisiolarien Eguna ospatu dugu familia eukaristian. Gaurko honetan Santi Urquijoren testigantza entzuteko zortea izan dugu. Santi misiolari klaretarra da eta Ipar Potosiko misioan lan egiten ari da. Guk ere hemen misiolariak izaten jarraitu behar dugula gogoratzeko...

MATRIKULAZIO GARAIA

Hurrengo urtarrilak 29, astelehenetik hasita, eta otsailak 9a arte Claret Ikastolako 2018-2019 ikasturterako matrikulazio sasoia ofizialki zabaltzen da. Informazio gehiagorako 943327133  telefonora edo ikastolako web-orriandera jo dezakezue.