Egun hauetan Bokazio astea ospatu dugu ikastolan. Gaur DBH 3. eta 4. mailako ikasleak testigantza batzuk entzun ditugu Abdala eta Ioritz (Loiola Etxea), Momo eta Luis (Jesuitaseko nobizioak) eta Iñaki (Proclade). Gure bizitzari eman nahi diogun zentzuari buruz hausnartzen lagundu...
Pastorala
OLENTZERO 2018
Ohitura zaharrak jarraituaz abenduaren 24a ikastolako guraso eta ikasle talde batek Groseko kaleetan zehar Jesusen jaiotza iragarri zuen Olentzeroarekin batera. Senide arteko giro alaitsu bat bizi izan genuen. Argazkiak
EGUBERRIKO KANPAINA
Eguberriko jardunaldiari hasiera ematen diogu. Aurtengo leloa ” Jesusen jaiotza denontzat berri ona” da. Denon artean eguberri desberdin bat sortu nahi dugu, guztiok Jesusen jaiotzaren berri ona jaso dezagun, gure inguruan beharrean daudenak bereziki.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
EUSKARALDIA
Euskaraldiarekin bat egiten dugu eta norbera, bakoitza bere jakinduriaren arabera, bere eguneroko esparru desberdinetan euskara erabiltzea gonbidatzen zaituztegu. Ohiturak sortzeko hamaika egun dira, ondoren beti euskaraz aritzeko. Ezin baduzu ahobizi izan, ziur belarriprest izan zaitezkela. ANIMO!!
COLORFUL FRIDAY DONOSTIA
EZ AHAZTU!! ? Ostiral honetan 17,00etan #ColorfulFridayDonostiaospatuko dugu. Ez dizugu ezer saldu nahi, Kontsumo Arduratsua egitera gonbidatu nahi zaitugu. Izango ditugu Bidezko Merkataritzaren inguruko informazioa, Photocall, puzzleak eta ezuste gehiago?. Loiola Kalean izango gaituzu. Anima zaitez eta parte hartu???!
ANTONIO Mª CLARET EGUNA
Urriaren 24a, gurez zaindaria den Antonio Mª Clareten eguna. Ikastolarako egun berezia, eukaristia ospatu, pelikula ikusi eta joku ugari egin genituen. Primeran pasa genuen!
TERESA ZUMELAGA
Urria Misiolaria aurrera doa eta gaurko honetan Teresa Zumelagaren bisita izan dugu. Uda honetan Ipar Potosiko barnetegian hilabete bat igaro du eta bere bizipenak kontatu dizkigu. Oso interesgarria izan da eta bertako egoera primeran azaldu digu. Mila esker
TXASKI OPORRAK
Uda honetan Txaski munduan zehar aritu da, pertsona askok bat egin dute Procladeren eskaerarekin eta udan ere solidarioak uizan behar dugula gogoratu digute. Txaski-oporrak txapa lau kontinenteraino iritsi da
SOLIDARITATE TALDEAK
Urtero bezala ikastolako ikasleek oso solidarioak direla erakusten dute. Aurten ere solidaritate taldeak martxan jarri ditugu. Gaurko honetan parrokiko Caritasek duen arropa biltegian langundu du DBHko ikasle talde batek. Urriatik aurrera Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek tapio bilketarekin hasiko dira elkartasunezko...