BOOKTRAILER ETA KOLDO MITXELENAREN LEHIAKETAK

Aste honetan, Booktrailer lehiaketaren finalean egongo garela jakinarazi digu Galtzagorri elkarteak. Naiara López DBH1. mailako ikaslea Booktrailer lehiaketaren finalista bat da eta maiatzaren 19an Tabalakeran ospatuko den sari banaketaren emanaldira gonbidatu gaituzte.

Bestetik, Koldo Mitxelena lehiaketan mikroipuinaren kategorian, gure ikastolako DBH3. mailako June Esnalek irabazi du. Sari banaketaren emanaldia maiatzaren 27an ospatuko da.

Beraz, biei Zorionak egindako esfortzuagatik!!!

Naiararen booktrailerra:
https://www.youtube.com/watch?v=2p3-Pf3SUFE