BOKAZIO ASTEA

Aste honetan, gure biziari eman nahi diogun zentzuari buruz hausnartzen aritu gara. Horretarako, DBH3. eta 4. mailetan Luisen (jesuitar nobizioa), Iñakiren (seglarra eta Procladeko langilea), Ioritzen (Loiola Etxeko arduraduna) eta Hasamen (Loiola Etxeko bertakoa) testigantza ezagutzeko aukera izan dugu. Mundu honetan ematen diren injustiziei erantzun desberdinak entzun ditugu, eta bizitzari zentzu desberdinak emateko aukerak aztertu ditugu. Mila esker guztioi!