BOKAZIO ASTEA 2019

Egun hauetan Bokazio astea ospatu dugu ikastolan. Gaur DBH 3. eta 4. mailako ikasleak testigantza batzuk entzun ditugu  Abdala eta Ioritz (Loiola Etxea), Momo eta Luis (Jesuitaseko nobizioak) eta Iñaki (Proclade). Gure bizitzari eman nahi diogun zentzuari buruz hausnartzen lagundu...

DANBORRADA 2019

Arazo teknikoak gainditu ondoren, San Sebastian eguneko argazkiak jartzeko aukera izan dugu. Albumna ikusi nahi baduzu egin klik hemen

KONTZERTU PEDAGOGIKOA

L.H. 4. mailako ikasleek Kontzertu Pedagogiko batean parte hartu dute Udal Musika Eskolan. Musikaren mundura gerturatzeko aukera paregabea

SAN SEBASTIAN EGUNA

Donostiarrentzat egun handiena gero eta gertuago dago, egun askotan zehar entsaiatu ditugu Sarriegiren doinuak. Bihar, urtarrilaren 18a, arratsaldeko 16.00tan patioan gure ikurrina igotzeko elkartuko gara. Urtarrilaren 20an goizeko 8.45tan eukaristia ospatuko dugu. 9.00tan helduen danborradak bere ibilbidea hasiko du eta...

EGUBERRIKO HAUR JOLAS PARKEA

Oporretan gaude eta egun on bat igarotzeko Urratseko begilareen zaintzapean Barakaldoko PINean pasa dugu eguna. Benetan dibertigarria izan da.    

DANBORRADA ENTSAIOA

Olentzeroaren abestiak alde batera utzi eta Sarriegiren doinuekin hasi gara, asteazkenean lehen entsaioa eta DVko argazkia atera ziguten, benetan dotore atera garela!!

OLENTZERO 2018

Ohitura zaharrak jarraituaz abenduaren 24a ikastolako guraso eta ikasle talde batek Groseko kaleetan zehar Jesusen jaiotza iragarri zuen Olentzeroarekin batera. Senide arteko giro alaitsu bat bizi izan genuen. Argazkiak

GIZA ESKUBIDEEEN ALDARRIKAPENA

1948ko abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapena onartu zen, baina oraindik munduko lurralde askotan ez da betetzen. Gaurko egunak hori gogoratu behar digu eta gure borrokak eskubide guztiak egin bihurtu arte jarraitu behar du. Giza eskubideak guztiak eta guztientzat!!

EGUBERRIKO KANPAINA

Eguberriko jardunaldiari hasiera ematen diogu. Aurtengo leloa ” Jesusen jaiotza denontzat berri ona” da. Denon artean eguberri desberdin bat sortu nahi dugu, guztiok Jesusen jaiotzaren berri ona jaso dezagun,  gure inguruan beharrean daudenak bereziki.