BAKEAREN JAIALDIA

Ikastolan, astean zehar, Bake kanpaina ospatu dugu eta munduan bakeraren alde lan egin duten emakume batzuk ezagutzeko aukera izan dugu. Gaur arratsaldean Bake Jaialdian keinu desberdinak egin ditugu bakearen alde gaudela argi erakutsiz. Gure bake nahia ez da egun edo aste batean bukatzen, urte osoan horretan saiatuko gara.