BAKE JAIALDIA

Maiatzaren azken aste honetan ikastolan Bakearen astea ospatu dugu. Errespetua izan da aztertu dugun gaia eta benetako bakea lortzeko errespetuaren garrantziaz hausnartu dugu. Gaur arratsaldean Bake jaialdia egin dugu eta keinu ugarien artean aurtengo eskulanen txapelketako irabazleei saria eman diegu. 3 eta 4. mailako sariketan Alain Landak irabazi du eta bigarren sailkatuak Maren Ojeda eta Irati Sarasola izan dira. 5. eta 6. mailakoen arteko txapeldunak Leizuri Aguado eta Marta Gonzalez izan dira, bigarren sailkatuak Izaro Fontan eta Ainhoa Sanchez. Guztiei zorionik beroenak eman nahi dizkizuegu.

Argazkiak ikusi nahi badituzu hemen klikatu