martxoa , 2019

GARESERA IRTEERA DBH 1 eta 2

Atzo DBH 1 eta 2 mailako ikasleentzat egun berezia izan zen, Donejakue bideko etapa baten zati bat egiteko aukera izan genuen. Eguraldia ezin hobea izan zen eta izan genuen esperientzia primerakoa!

SOLIDARITATE ASTEA

Urtero bezala, aurten apirilaren 1etik 7ra Solidaritate Astea ospatuko dugu ikastolan. Apirilaren 7an ospatuko den bazkariarako ikastola eta parrokiako idazkaritzan txartelak salgai daude. Egun horretan parte hartzerik ez baduzu, baina laguntzeko asmoa baduzu, Zero Plater txartelak eros ditzakezu. Anima zaitezte...

HAUSTERRE EGUNA

Inauteriak alde batera utzi ditugu eta hausterre egunarekin garizumari hasiera eman diogu, bihotz-berritzeko aldia eta Aste Santurako prestatzeko garaia

INAUTERI FESTA

Gaur euskal inauteriaren festa ospatu dugu, eta honekin  euskararen asteari amaiera eman diogu. Oso ongi pasa dugu festa honetan, dantzatzeko, abesteko eta kirola egiteko aukera ez dugu galdu. ARGAZKIAK