azaroa , 2018

EGUBERRIKO KANPAINA

Eguberriko jardunaldiari hasiera ematen diogu. Aurtengo leloa ” Jesusen jaiotza denontzat berri ona” da. Denon artean eguberri desberdin bat sortu nahi dugu, guztiok Jesusen jaiotzaren berri ona jaso dezagun,  gure inguruan beharrean daudenak bereziki.  

EUSKARALDIAREN AGENDA

EUSKARALDIAK auzoz auzoz ekintza ugari antolatu du, ondoren agenda atxikitzen dizuegu parte hartzera animatu zaitezten. Animo!!

EUSKARALDIA

Euskaraldiarekin bat egiten dugu eta norbera, bakoitza bere jakinduriaren arabera, bere eguneroko esparru desberdinetan euskara erabiltzea gonbidatzen zaituztegu. Ohiturak sortzeko hamaika egun dira, ondoren beti euskaraz aritzeko. Ezin baduzu ahobizi izan, ziur  belarriprest izan zaitezkela. ANIMO!!  

COLORFUL FRIDAY DONOSTIA

EZ AHAZTU!! ? Ostiral honetan 17,00etan #ColorfulFridayDonostiaospatuko dugu. Ez dizugu ezer saldu nahi, Kontsumo Arduratsua egitera gonbidatu nahi zaitugu. Izango ditugu Bidezko Merkataritzaren inguruko informazioa, Photocall, puzzleak eta ezuste gehiago?. Loiola Kalean izango gaituzu. Anima zaitez eta parte hartu???!

PARTIDUETAN GOSARIA

Aurten eskola kirolaren egutegiaren arabera partiduak ikastolan jolasten diren larunbatetan BDH 4. mailako ikasleak taberna  jartzen ari gara kurtso amaierako bidaiarako diru laguntza lortzeko. Tortila pintxoak, ogitartekoak, kafea, txokolate beroa, etxean egindako bizkotxoa eta freskagarriak. Hurrengo partidua larunbata honetan izango...

Kristau Hezkuntzarako Sektorearen VII Topaketa

  Familia eta Eskola, elkarrekin heziz. Oso erakargarria den izenburu honekin eta Joxe Amiama Ibarguren laguntzaz, azaroaren 10ean, larunbata, Aguraingo gure klaretar anaidian Sektore Topaketa ospatu dugu. Sektore Topaketa bi urtetan behin burutzen da eta 2006. urtean hasi zen. Aurreko...

HALLOWEEN

Urriaren 27an DBH 4. mailako ikasleek Halloween festa prestatu zuten azken bidaiarako diru bilketa egiteko, arratsalde beldurgarria izan zen baina primeran pasa genuen. ARGAZKIAK