urria , 2018

ANTONIO Mª CLARET EGUNA

Urriaren 24a, gurez zaindaria den Antonio Mª Clareten eguna. Ikastolarako egun berezia, eukaristia ospatu, pelikula ikusi eta joku ugari egin genituen. Primeran pasa genuen!  

TERESA ZUMELAGA

Urria Misiolaria aurrera doa eta gaurko honetan Teresa Zumelagaren bisita izan dugu. Uda honetan Ipar Potosiko barnetegian hilabete bat igaro  du eta bere bizipenak kontatu dizkigu. Oso interesgarria izan da eta bertako egoera primeran azaldu digu. Mila esker

EUSKARALDIA

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra EUSKARALDIA ospatuko da Euskal Herriko herrialde guztietan. Hamasei urtetik gorakoei ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen digute, gure eguneroko harremanak euskaraz egitea. Informazio gehiago nahi izan ezkero hemen klikatu. Izena emateko web orriaren bidez egin daiteke eta...

DBHko TXANGOA

Urriaren 5ean ikastolako DBHko ikasleek txango desberdinez disfrutatzeko aukera izan zuten. DBH 1 eta 2koak Guadalupetik Hondarrabira joan ziren eta DBH 3 eta 4ak, aldiz,  Astigarragara. Gelako ikaskideekin harremanetan hobetzeko aurkera paregabea.

GASTRONOMIKA 2018

Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 2. eta 3. mailako ikasleek Kursaleen ospatu den Gastronomika kongresuan parte hartu dute. Biharko sukaldarientzako hasiera ezin hobea

TXASKI OPORRAK

Uda honetan Txaski munduan zehar aritu da, pertsona askok bat egin dute Procladeren eskaerarekin eta udan ere solidarioak uizan behar dugula gogoratu digute. Txaski-oporrak txapa lau kontinenteraino iritsi da