martxoa , 2018

AGURAIN 2018

Agurain 2018ko txandan parte hartuko dugun begiraleak elkartu gara, benetan gogoz eta ilusioz beteta gaude. Sorpresa ugari pentsatu ditugu eta ekintza berri asko burutuko ditugu. Parte hartzera anima zaitezte eta izena emateko orria ikastolako edo parrokiako idazkaritzan eman.

ERRAMU IGANDEA

Familia guztiak elkarrekin Erramu Igandea ospatu dugu, Aste Santuari hasiera emateko modu hoberena

LEIZARAN-BILBO

Martxoaren 21an, udaberriari agurra eginez DBH 1. eta 2 mailko ikasleak Leizaranera  eta DBH 3-eta 4 mailako ikasleak Bilbora joan ginen eguna pasa.

JAIALDI SOLIDARIOA

Jaialdi Solidarioan parte hartu zenuten guztiei eskertu nahi genizueke zuen laguntza. Egun eder bat ospatzeko aukera izan genuen, Indiako lagunak lagundu genituen, baina batez ere familia giroko festa bat izan zen, familia solidario bat. MILA ESKER!   ARGAZKI gehiago

LAMPEDUSAKO GURUTZEA GROSEN

Mediterraneo eta Kantauri itsasoak elkarturik, guztiok milaka errefuxiatu bizitzen ari diren  egoeraren aurka elkarturik. Atzo, danborren hotsen bitartez, munduko herrialde guztientzako justizia, berdintasuna eta bakea eskatu genituen   Argazki gehiago  

KALA SANGAM PROEIKTUAREN AURKEZPENA

Solidaritatearen astearen ospakizunekin jarraitzen dugu. Atzo Sarinen bisita izan genuen (Iruñean bizi den Klaretar indiarra) Kala Sangam proiektuaren aurkezpena egin zigun. Guztien artean Indiako haurren bizitza duinago izatea lor dezakegu. Biharko Solidaritate jaian parte hartzea anima zaitezte. Bazkarirako lekurik ez...

LAMPEDUSAKO GURUTZEA

Lampedusako gurutzea gure artean egon da gaur goizean. Otoitza baten bitartez, ozekin oihu egin dugu, nahikoa dela XXImende honetan hainbeste pertsona gudagatik eta Europan sartzeko ahaleginetan  hiltzea. Guk bertaratzen diren errefuxiatuei harrera abegikorra egiteko konpromezua hartzen dugu.

JAIALDI SOLIDARIOA

Martxoaren 12-18 bitartean,  ikastolan  “Egiazko zoriona ez da diruz erosten” lemapean, Solidaritate Astea ospatuko dugu. Martxoaren 18an, igandea, Jaialdi solidarioa egingo dugu, bertan parte hartzera gonbidatuak zaudete eta bazkarirako txartelak martxoaren 15a arte ikastolako eta parrokiako idazkaritzan eros daitezke. Solidario...