urtarrila , 2018

HAUR MISIOLARIEN EGUNA

Gaur, urtarrilaren 28a, Haur Mmisiolarien Eguna ospatu dugu familia eukaristian. Gaurko honetan Santi Urquijoren testigantza entzuteko zortea izan dugu. Santi misiolari klaretarra da eta Ipar Potosiko misioan lan egiten ari da. Guk ere hemen misiolariak izaten jarraitu behar dugula gogoratzeko...

OKENDON ENGLISH SHOW

Ikastolako maila desberdinetako ikasleek gaur goizean Okendoko Kultur Etxean inglesean duten trebezia erakutsi dute, polita eta dibertigarri izan da.

“ENGLISH SHOW”

Ostegun honetan (urtarrilak 25) Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko hainbat ikaslek prestatu duten “English Show” -a ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Emanaldia Okendo Kultur Etxean izango da eta goizeko 11:30etan hasiko da. Anima zaitezte!!!!

DANBORRADA IKASTOLAN

San Sebastian egunaren bezperan Sarriegiren doinuak entzun dira gure ikastolan, biharko festarako prest gaude. Gora Donostia! Gora Claret ikastola!  

HAUR DANBORRADA

Donostiako udalak, haur danborradan parte hartzen duten konpainia guztietako ordezkariak bildu ditu gaur goizean Victoria Eugenia antzokian, gu beste eskola guztiekin elkartu gara eta San Sebastian eguna ospatzeko prest gaude, GORA DONOSTIA!!

MATRIKULAZIO GARAIA

Hurrengo urtarrilak 29, astelehenetik hasita, eta otsailak 9a arte Claret Ikastolako 2018-2019 ikasturterako matrikulazio sasoia ofizialki zabaltzen da. Informazio gehiagorako 943327133  telefonora edo ikastolako web-orriandera jo dezakezue.

KONTZERTU PEDAGOGIKOA

Laugarren mailako ikasleek, Musika Eskolak antolatutako Kontzertu Pedagogikoan, parte hartu dute. Musikarien laguntzaz forma musikalak ikasi ditugu.