abendua , 2017

TEKNOLOGIAKO LANAK

Joan den asteartean DBH1 eta 2 mailetako ikasleek teknologiako arloan egindako lanen aurkezpena egin zuten. Beraien gurasoak eta haur hezkuntzako umeak gerturatu ziren. DBH1: Egiturak eta operadore mekanikoak DBH2: Ur ponpak eta hidraulika

AZTERKOSTA

DBH 2. mailako ikasleek gure ibaia eta hondartzako uraren kalitatearen  eta ingurugiroaren egoeraren azterketa egin dugu AZTERKOSTA proiektuaren laguntzarekin.  

TALO TAILERRA

Gaur, abenduak 4, Haur Hezkuntzako ikasle eta gurasoentzat “talo-tailerra” antolatu dugu. Haurrek taloa nola egiten den ikusi eta ikasi dute. Txistorra frijitu dute eta azkenik  poz-pozik jan. Gurasoak ere gerturatu dira. Mila esker esku-hartu duzuen guztiei!

EGUBERRITAKO APAINGARRIEN TAILERRA

Eguberrietako apaingarreien tailerrean parte hartu duzuen guztiei eskerrik asko. Arrakastatsua izan da, eta gogoz geratu zaretela badakigu. Beste batean berriro elkar ikusiko dugula espero dugu. Etorri ez zaretenentzat, argazki batzuk jartzen dizkizuegu, izan dugun giro ona ikus dezazuen GURASOEN ELKARTEA

IRUTXULOKO HITZAN ELKARRIZKETA

Aitor Kamiruaga, Amaia Kapaldegi eta Mikel Rekondori elkarrizketa bat egin diete Irutxuloko Hitzan, ikastolako 90. urteurrena eta Urrats Astialdi Taldearen 30. urteurrena dela medio. ELKARRIZKETA

EUSKAREAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen da. Claret ikastolak antzerki, bertso saioak, talo tailerrak… egiten, euskararen alde eta euskal kultura bultzatu nahi duela adierazten du. GU ERE EUSKARAREN ALDE!