abendua , 2017

OLENTZEROA

Urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere abenduaren 24an Olentzeroa eta jaiotza Groseko kaleetatik zehar atera ditugu Jesus Jainkoaren jaiotzaren berri emateko. Giro alaia izan genuen. Eguberri on guztioi!

TXAPELDUNA

Maider González Villar, LH 1. mailako ikaslea, FEGUIAPAK antolatzen duen gabonetako zorionketaren postalen lehiaketan txapelduna izan da, Zorionak artista!

GABONETAKO KONTZERTUA

DBH 2. mailakoek HH koei Gabonetako kontzertua eskaini diete, musika maitatzen hasteko modu ezin hobea!

OLENTZEROA IKASTOLAN BISITAN

Olentzeroa ikastolara bisitan etorri zaigu, ilusioz beteriko bisita. Sortu diren asmo on guztiak egi bihur daitezela. Eguberri on!

HELDUEN DANBORRADA

MARIAREN BIHOTZA -CLARET danborrada lehen aldiz aterako da urtarrilaren 20an Gros auzoan zehar. 100 kide baino gehiakok hartuko dute parte: Claret ikastolako guraso, irakasle eta  ikasle ohiak, Urratseko begiraleak ,Mariaren Bihotza Parrokiako kideak,  auzokideak eta lagunak.  Hasi dira lehen entseguak...

TOPAGROS

Groseko pastoral Barrutia atonlatuta, beste urte batez janari bilketa egin genuen larunbatean. Goizez parrokietan aritzen diren pertsona helduak eta arratsaldean gazteak, denak janari bilketan aritu ginen eta janari kilo asko bildu genituen. Mila esker gabon solidariak bizitzeko prest zaudeten guztiei.

EGUBERRIA GERTU DAGO

Eguberria iristen ari da, apaingarriek Jesus haurtxoa jaiotzear dagoela gogoratzen digute, parrokiako Caritaserako elikagaiak biltzen ari gara… Bihar Topagros ospatuko dugu, anima zaitezten Eguberri desberdin bat bizitzea, Eguberri solidarioa. EGU BERRI ON!