azaroa , 2017

EGUBERRIKO APAINGARRIEN TAILERRA

Datorren larunbatean, abenduaren 2an, ikastolako Gurasoen elkarteak Eguberriko apaingarriei buruz tailer bat antolatu du. Ikastolan egiten bada ere, FEGUIAPAk sustatzen du. Beste eskoletako sendientzako irekita egongo da. Sendien arteko tailerra denez, izena ematen duen haur bakoitzak heldu batekin joan beharko...

KAUTXOARI BURUZKO TXARLA

Aurreko ostiralean LH 1-2 mailako ikasleek KAUTXOAri buruzko hitzaldia izan zuten Lorena Hernandoren eskutik. Oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi zituzten. Zorionak Lorena zure lanarengatik eta mila esker.

GURASOAK LEHEN HEZKUNTZAKO GELAN

Gaur, azaroak 15, Lehen Hezkuntzako hainbat ikasleen gurasoak ikastolara etorri dira bisitan. Arratsaldeko 15:15etatik 16:00etara lehenengo mailatik seigarren maila bitartera gauzatzen ditugun talde elkarreragileak ezagutu dituzte, gaurkoan  matematika, ingelesa eta euskara hain zuzen ere. Mila esker gerturatzeagatik!  

GURASOAK GELAN

LH 6.mailan Izaskun Larzabalen bisita izan dugu ostiral hontan. Tarte interesgarria izan dugu arteari buruz hitz egiteko. Bere laguntzaz Van Ghog-ek margotutako “La habitación del artista” hobeto ezagutu dugu.  

ZIENTZIA ASTEA TABAKALERAN

DBH 4. mailako ikasleek Tabakaleran antolatuta dagoen Zientzia Astea bisitatu dugu. Bertan UPV/EHU ikasleek zientzia mailako esparru desberdinak azaldu dizkigute.  Ekitaldi desberdinak  larubat arte bisitateko aukera duzue.  

IRAKURZALETASUNARI BURUZKO GALDEKETA

LH 6. mailako ikasleak solasaldi literarioetan klasikoak irakurtzen ari dira eta irakurzaletasunari buruz hainbat galdera sortu ziren gelan. Hori dela eta, horren inguruko inkesta bat prestatu dute eta auzora atera dira jendearen gustuak eta iritziak jasotzeko. Mila esker denoi!!!  ...

KOMUNIKAZIO TALDEA

Komunikazio taldetik gurekin komunikazioaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu. Ikastolako sarreran komunikazioaren inguruko ideia desberdinak dituzue!!!!

EUSKARAREN ZAINDARIAK

Ikastolan, euskararen alde bereziki eta euskaraz hitz egiten duten ikasle ugari dago. Astero, zazpi egun horietan euskaraz gehiago egin dutenek edo eta gehiago zaindu dutenek, bereziko ditugu. Aurreko asteko ikasleak hauek dira. ZORIONAK!!!