iraila , 2017

90 URTEZ GURE ARTEAN

Gaur Diaro Vascon, misiolari Klaretiarrak Donostian orain dela 90 urte etorri zirela gogoratzen digute. Gaur egun Claret ikastola eta Mariaren Bihotza parrokiako lana animatzen jarraitzen dute, mila esker urte hauetan egin duzuen lanagatik.

AGURAINGO EBALUAKETA

Atzo arratsaldean Aguraingo begiraleek ebaluaketa egin genuen. Haurren azken eguneko ebaluaketa eta begiraleen ebaluaketak entzun eta gero, udalekua primerakoa izan zela ezin dugu ukatu. Lasai, datorren urterako eguraldi ona eskatu dugula. Urriaren 6tik aurrera Urrats Astialdiko taldearekin hasiko gara, Anima...

LEHEN EGUNA

Gaur ikastolako lehen eguna, aurkezpenak, lagun berriak ezagutzeko momentua, ikasturtearen martxa azaldu, eta talde dinamika desberdinak gelakoen harremanean sakontzeko. Egun desberdin bat baina benetan garrantzitsua ikasturtea ongi hasteko.

IKASTURTE BERRIAREN HARRERA

Gaur goizean sorpresa bat aurkitu dugu ikastolako sarreran, Ikas komunitatea osatzen dugun ikasle eta irakasleen izenak sarreran azaldu dira. Famili bakoitzeko ordazkari bat zegoen bertan eta denok elkarrekin ikasturte berria hasteko ilusioz beterik gaudela argi ikusi da.

1×1 MARTXAN JARTZEN

Gaur irakasleak ikasle bihurtu gara. Aurten 1X1 martxan jartzen dugu DBH 1 eta 2 mailetan, ikasle bakoitzak bere Chromebooka izango duelarik, baina gainerako irakasleek ere Classroom erabiltzen hasi gara. Jose Luis Muñoaren eskutik zalantzak argitu ditugu. Mila esker!

IKAS KOMUNITATEEI BURUZKO FORMAZIOA

Gaur goizean ikastolako irakasleak ikas komunitateei buruzko formazio topaketa batean parte hartu dugu Euskal Unibertsitateko Magisteritzako eskolan. Bertan Rocio Garcia Carrionek Ikaskuntza Dialogikoari buruz hitzaldi bat eman du eta Patricia Melgarrek Biolentzia Prebenitzeko Eredu Dialogikoa azaldu digu. Tartean Pedro Mª...

LIBURUEN BANAKETA

Oporrak amaitzear daude, ikasleak ostiralean hasiko dira, baina gaur Gurasoen Elkarteko kideak liburu banaketarekin hasi dira. Ilusioz beteriko ikasturte bat hastera goaz!.

IKASTURTE BERRIA PRESTATZEN

2017-18 ikasturteari hasiera eman diogu. Aurreko astean Agurianen klaretarrek duten egoitzan, Euskal Herria probintziako hiru eskoletako Zuzendaritza Taldeak, Pastoral Taldeak, Gestio eta Marketingeko taldeek topaketa egin genuen. Motorrak berotzen hasteko aukera paregabea.