ekaina , 2017

TOLOSAKO TXOKOLATE MUSEOA

Gaur LH 1. eta 2. mailako ikasleak Rafa Gorrotxategi konfiteruarekin egon gara Gorrotxategi Konfiteri Museoa ikusten. Rafak ezin hobe hartu gaitu eta bere txokolate goxoa dastatu dugu.Mila esker Rafa.

DBH 4. MAILAKO IKASLEEN AGURRA

Gurekin hamalau urte egon eta gero ostiral honetan DBH 4 mailakoei agurra emateko ordua iritsi da. Emango dituzuen hurrengo urratsetan zoriontasuna aurki dezazuen opa dizuegu. Zerbait behar izan ezkero, badakizue non gauden

KAKAOAREN PROIEKTUA

Lh 1 eta 2 mailakoak Kakaoari buruzko proeiktua bukatzeko txokolatezko arrokak egin dituzte. Bukaera polita eta gozoa.

ENERGIAREN ESPERIMENTUA

DBH 2. mailako ikasleak energia nora joaten den, non galtzen den ulertzen saiatu dira azken esperimentuan…

SUMENDIEI BURUZKO ERAKUSKETA

Zientziagunearekin bukatzeko DBH 4. mailako ikasleak HH 4 eta 5 urteko umeak sumendien erakusketa txiki batera gonbidatu zituzten. Bai handi eta txikiak ere primeran aritu ziren.

DBH 3-4 AZKEN TXANGOA

Ikasturtea bukatzeko lehengo ostiralean DBH 3 eta 4. mailakoak Zarautzetik Zumaira oinez joan ginen eta Zumaiako hondartzan bainatzeko aukera izan genuen.

IKASTURTE AMAIERAKO JAIA

Ekainaren 18an Ikasturte Bukaerako jaia ospatuko dugu ikastolan. Ekainak 15a ostegunean bazkarirako izena emateko azken eguna, anima zaitezte parte hartzera!

GIMNASIA ERRITMIKOA ETA AURREDANTZA

Gaur ikastolako gimnasia ritmiko eta uarredantza taldeek emanaldia egin dute Gaska polikoroldegian. Primeran egin dute, baina batez ere primeran pasa dute. ZORIONAK!