ekaina , 2017

IKAS-KOMUNITATEEN TOPAKETA

“Atzo gure ikastolak Bilbon ospatu den “I ikas-komunitate topaketa”-n parte hartu zuen. Bertara Euskal Herriko ikastetxe desberdinetik etorritako irakasle talde handia hurbildu zen. Hainbat ikerketa lana eta ikastetxen “jarduera arrakastatsuen” esperientzi interesgarriak entzuteaz gain, Ramon Flecharen hitzaldia ere entzuteko aukera...

BELABARTZE BATXILERGOKO TXANDA

Gaur Belabartzeko lehenengo txanda atera da ikastolatik. Urratseko begirale eta ikastolako ikasle ohiak diren Imanol Garcia de Eulate eta Amaia Iglesias Batxilergoko txandara joan dira. Donostiako bi ordezkari hauek ilusioz beteta eraman dute motxila. Ongi pasa!

Picasso eta Mondriaan gure geletan

  Beste urte batez, azken hiruhilekoan, bi margolari hauek ezagutu ditugu. Euren gai eta koloreak harrapatuta imitatzen saiatu gara. Lanak bakarka eta taldean gauzatu ditugu. Ilusio handia eta arduraz jokatu dugu, eta azken emaitza paregabea izan da. Pozik gaude egindakoarekin.

AGURAIN 2017

Gaur goizean LH 3-4-5 eta 6 mailako ikasle batzuk Aguraineko udalekuari hasiera eman diogu. Lagun berrien aurkezpena, taldeak egin, ingurunea ezagutu… baina batez ere primeran pasa. Aurretik aste bete dugu, udalekua oso ongi hasi da, horrela jarraituko dugula ziur gaude

HELDUEN DANBORRADA- SAN JUAN JAIA

Ikastolak eta Parrokiak helduen danborrada berri bat aterako dute 2018ko urtarrilean. Ostiral honetan, Ikastolaren aurrean dagoen saskibaloi zelaian, San Juan bezperako festa ospatuko dugu. Primeran pasako dugu eta aukera paregabea izango da danborrada berriari laguntza emateko. Parte hartzea anima zaitezte!

BIDE HEZKUNTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA

Aurreko urteetan bezala Bide Hezkuntzako marrazki lehiaketan parte hartu dute Lehen Hezkuntzako ikasleek. Aurten finalisten artean LH6ko Nora Fuentes egon da. Udaletxean jaso izan zuen bere saria. ZORIONAK!!!!!!

MILA ESKER BOLUNTARIOEI

Ikasturte hau berezia izan da ikastolarako, Ikaskomunitate bihurtu gara, eta horretarako ezin bestekoa da guztion eskuhartzea. Solasaldi literarioak, (euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz), talde elkarrelagileak, otoiztegia… Guzti hauek aurrera eramateko ezinbestekoa da boluntarioen partehartzea, Aurten gurekin aritu zaretenoi eskerrak eman nahi...

LH 6-TAPOI BILKETA

Kurtsoan zehar ikastolako sarreran tapoiak biltzen aritu gara. Zuen esfortzuari esker, LH 6. mailako ikasleek aurrera eraman duten proiektu honen bitartez, hainbat umek laguntza jaso dute. Eskerrik asko bihotz-bihotzez!!

IKASTURTE AMAIERAKO JAIA

Atzo ikasturteko amaierako jaia ospatu genuen, primeran egon ziren prestatutako ekintza guztiak. Ikas komunitatea osatzen dugun guztiok elkarrekin egun eder bat igarotzeko aukera ongi aprobetxatu genuen.

DBH 4. MAILAKOEN AGURRA

Ikastolan hamalau urte egon eta gero atzo DBH 4 mailako ikasleei agurra egin genien. Ekitaldi polita eta hunkigarria izan zen, hasten zareten ibilbide berri honetan zoriontsuak izan zaiteztela.