iraila , 2016

Juankar Olaeta

Gaurko honetan irakasleen formazioa bukatu dugu. Gurekin Juankar Olaeta izan dugu, bera Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko zuzendaria da eta orain dela bi urte Ikas komunitatea bihurtzeko pausoak hasi zituzten. Interesgarria izan da eta lortu dituzten emaitza onak ikusi eta gero,...

IRUDI BERRIA

Ikastolaren itxura aldaketa aurrera doa, atzo kanpoko kartelaren berri eman genizuen, baina ez da dena hor bukatzen, barruan ere sorpresak daude, hona hemen adibide batzuk.

NUEVA IMAGEN

Seguimos avanzando con el cambio de imagen de la Ikastola, ayer os mostramos los carteles nuevos del exterior, pero en el interior también hay sorpresas, aquí tenéis unas muestras

MARI SOL ANTOLÍN

Ikas komunitatea bihurtzeko formazioa aurrera doa, gaurko honetan Marisol Antolinek solasaldi dialogikoei buruz hitz egin digu. Literatur solasaldi eta pedagogiko solasaldi bat egiteko aukera izan dugu eta praktika hezgarri eta interesgarriak direla frogatu dugu.

IRUDI BERRIA

Ikastolaren izen aldaketa itxura hartzen ari da, eta gaur ikastolan dagoen kartel berria estreinatu dugu. Izen berria, itxaropen berriak…

NUEVA IMAGEN

Va tomando forma el cambio de nombre en la ikastola, hoy estrenamos el cartel con el nuevo nombre. Cambio de nombre, nuevas ilusiones…

ROCIO GARCIA CARRION

Gaurko prestakuntza, Deustoko Unibertsitateko irakaslea den  Rocio Garcia Carrionek bideratu du. Berak Ikasketetan elkar-eragiteak duen garrantziari buruz hitz  egin digu. Saioa bukatzeko orain arte ikasi dugun  teoria praktikan jarri dugu prestakuntzan parte hartzen ari garen guztiak. Benetan formazio interesgarri eta...

RAMÓN FLECHA

Gaurko honetan ikastolara Ramón Flecha etorri zaigu formazioa eskaintzera. Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea eta Ikasketa Dialogikoko aditu garrantzitsu bat. Plazera izan da goiza osoa berarekin egotea eta ikasitakoa, asko izan dela, eguneroko lanean aplikatzeko prest gaude. Eskerrik asko Ramón, Ikastolara gerturatzeagatik!