ekaina , 2015

AGURAIN 2015

Gaur goizean, Lh 3-4-5 eta 6 mailako ikasleak Aguraingo udalekura abiatu dira. Aurretik primeran pasatzeko zazpi egun zoragarri, adiskididetasunaz eta naturaz gozatuz.

JOSUNE ALDALUR

Josune Aldalur andereinoari, ikastolan 35 urtez lan egin eta gero, erretiroa hartzeko garaia iritsi zaio. Mila esker eman behar dizugu, urte hauetan eman dizkiguzun irakaspen guztigatik eta zure bizi berri honetan zoriontasuna opa dizugu. Pozik bizi!

BARATZA

2 eta 3 urtekoak baratza bat ezagutzera joan ginen, benetan primeran pasa genuen azalpenak entzuten eta gero landareak landatzen.

KAKAO PROIEKTUA

Azken hilabete honetan 1. eta 2. mailako ikasleek kakaoaren inguruko proiektua aurrera eraman dute. Ekintza desberdinak egin dituzte eta gozo-gozo ibili dira. Ikusteko esandakoa egi hutsa dela hemen dituzue argazki eder batzuk. Ummmmmm!!!

Van Goh Proiektua

Aurten Van Gohg margolariaren heriotzaren 125. urteurrena ospatzen dela eta, LH 6. mailako ikasleek bere obraren inguruan lan handia eta ederra egin dute. Bere lanak ezagutu eta margotzeaz aparte, denen artean aukeratutako lan bat egin dute. Zer iruditzen zaizue?

Proyecto Van Goh

Al celebrarse este año el 125 aniversario de la muerte de Van Gohg, los alumno/as de 6º de primaria han hecho un gran trabajo sobre sus obras. A parte de conocer y pintar sus obras, entre todos decidieron reproducir este...

IKASTOLAKO FESTA

Igande honetan ikastolako festa ospatu genuen. Egunean zehar ekintza ugari egin genituen eta primeran pasa genuen giro onean. “Ikastola txikia familia handia” leloa berriro ere egi borobila dela ikusteko aukera izan genuen.

FIESTA DE LA IKASTOLA

Este domingo celebramos la fiesta de la ikastola. Siempre en un buen ambiente participamos en muchas actividades. Pudimos ver, otra vez, que gran verdad es el lema de “Ikastola pequeña, una gran familia”.  

LUIS MARIRI ESKERTZA

Luis Mª Garcia de Eulate Gurasoen Batzordeko lehendakaria hogei urtez aritu eta gero, Ricardo Gonzalezi pasa dio lekukoa. Festaren barruan ikastolak merezitako eskerrona eman zion, Mila esker bihotz bihotzetik, Luis!

ARANTZA

Aurreko astean, hiru egunez, LH 3. eta 4. mailakoak Arantzan egon dira. Kobazuloetan sartu, zuhaitz parkean ibili… baina batez ere primeran pasa dute beraien arteko elkarbizitzan.